Festarik ez da falta Azpeitiko balkoietan

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 6a

Etxean ere bada festarako aukera, eta azpeitiarrek ondo dakite hori. Herriko bateko eta besteko auzoetan nahiz etxepeetan denbora pasarako hainbat ekintza egin dute, eta joan zen asteburua ere ez zen salbuespena izan. Hona hemen jasotako irudiekin osatutako bideoa.

Danborradak, Elegante Eguna, kaldereroen doinuak, Sevillako feria, mozorroak, topa egiteko hitzorduak, egun osorako egitarauak, bingo jolasak... Herritarrek denetarik egin dute konfinamendu egoera ezarri zutenetik. Herriko bateko eta besteko auzoetan nahiz etxepeetan denbora pasarako hainbat ekintza egin dute, eta joan zen asteburua ere ez zen salbuespena izan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide