Mozorroak soinean eta musika instrumentuak eskuan, Goizeko izarra abestia eskainiko dute gaur 20:00etan hasita Azpeitiko eta inguruko zenbait herritako Udal Musika Bandetako kideek Uztarria.eus-en #EtxetikMundura egitasmoan. Saio berezia izango da zalantzarik gabe, guztira hogeita bost musikarik parte hartuko baitute emanaldian.