Hemen gaude gu Egan taldearen dantzaldia, bideoan

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 25a

Azpeitiko Astelehen Karnabaleko ikuskizunik jendetsuena izan zen Hemen gaude gu Egan taldearen dantzaldia. 23:00etan jarri zuten hitzordua plazan, eta herritar ugari bertaratu zen kontzertu antzeztura. Egan taldeak 1990ean eman zuen aurreneko kontzertua plazako kioskoan, eta hura gogoratuz, emanaldia eskaini zuen herriko lagun talde batek. Emanaldiaren amaieran, gainera, Eganeko taldekide batzuk igo ziren oholtzara. Omenaldi kutsua hartu zuen zuzenekoak, beraz. Atzo eta entsegu batean hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide