Astearte Karnabalez ohitura bilakatu den moduan, gaupaseroek bisita egin dute Urola Kostako Hitzaren Azpeitiko bulegora. Bulegoa lekuz aldatu dela eta, hainbatek zalantza zuten erredakzioa aurkituko ote zuten, baina aurtengoan ere asmatu dute hara iristeko bidea. 09:30 aldera iritsi da mozorrotutako hainbat herritar Urola Kostako Hitzak Dinamoan duen bulegora, eta dantzan aritu dira, Fenardoren musika lagun dutela.