Askotariko mozorroak, Astelehen Karnabal gauaz gozatzeko

Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 25a, 12:33

Astelehen Karnabaleko gauak askorako eman du beste behin ere Azpeitian. Izan ere, denetariko mozorroak ikusi ahal izan ziren atzo iluntzean. Itsasoz iritsi ziren marinelak; airez, Egan taldeko musikariak; eta lurrez, oinez ibili ziren beste hainbat. Irudi ikusgarriak utzi zituen atzoko egunak, eta ohi bezala, hainbat sari ere banatu zituen Azpeitiko Udalak.

Banakako sarietan, txotxongiloek eskuratu zuten lehen saria, Joxean Tolosak eta Euzkitzek bigarrena, eta ile-apaintzaileak hirugarrena. Taldeka, berriz, Txirri, Mirri eta Txiribitonek lortu zuten lehen saria, Athleticen gabarrak bigarrena, Billy Elliotek hirugarrena eta Edurne Zuri eta zazpi ipotxek laugarrena. Taberna onenaren saria, berriz, Etxe Zuri tabernak jaso zuen; Kabareta irudikatu zuen tabernak.

Hona hemen atzoko argazkiak:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide