Hasi dira herritarrek festa gosez esperotako karnabalak Azpeitian. Gaur, Elegante egunez, soineko luzeak, jantzi dotoreak, kapelak nahiz orrazkera dotoreak ikusi ahal izan dira herrian. Artzain-inudeek ere, eguraldi bikaina lagun, herriko kaleak zeharkatu dituzte dantzan, eta sokamuturrak, beste behin, irudi zirraragarriak utzi ditu. Erlo Telebistak eguerdiko irudiekin erreportaje bat osatu du.