Festa, ezin eleganteago Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 23a

Elegante Eguna ari dira ospatzen Azpeitian, eta goizetik festa giroa da nagusi herrian. Sokamuturra eta artzain-inudeak izan dira eguerdian, eta arratsaldean zezenaren irteera izango da.

Jendetsua ari da izaten Azpeitiko Elegante Eguna. Goizean goizetik festa usaina nagusitu da herrian, eta txistulariek, gaiteroek, bandak nahiz txarangak musika doinuekin alaitu dituzte herriko kaleak. Horren ostean, ohi bezala sokamuturra izan da plazan, eta hainbat herritar, elegante jantzia soinean, zezenaren aurrera ateratzera ausartu da. Eguerditik aurrera, berriz, jendetza batu da festara, eta askotariko elegante jantziak ikusi ahal izan dira herrian, jantzi klasikoak nahiz modernoagoak. Artzain-inudeek ere ohiko kalejira egin dute kaleetan barrena, eta urtero bezala herritarren arreta bereganatu dute horiek. 13:30ean, berriz, presoen aldeko argazki erraldoia atera dute plazan.

Arratsaldetik aurrera ere festak ez du etenik izango Azpeitian, azken urteetan ikusmina eragin duen 16:15ean zezenaren irteera izango baita Plaza Txikian. Horren ostean, sokamuturra izangoo da herriko ohiko lekuetan eta iluntzean musika eta festa izango dira protagonista herrian.

Hona hemen eguerdiko argazki bilduma: (Argazkiak: Arnaitz Rubio)

[flickr_set id="72157713224293881"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide