Alberdieneako lanak tarteko, itxita izango da Azpeitiko plazatik Goiko kalerako ibai ondoko pasabidea

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 21a

Datorren asteazkenetik martxoaren 2ra tarteka itxiko dute, eta erabat moztuko dute pasoa handik aurrera, ekainaren 20a arte.

Azpeitiko plaza eta Goiko kalea ibai ondotik lotzen dituen pasabidea itxi egingo dute, Alberdieneako etxebizitzen lanak direla eta. Udalak jakinarazi duenez, otsailaren 26tik martxoaren 2ra pasabide horretan "mozketa puntualak" egingo dituzte, lanorduen barruan (08:00etatik 18:00etara). Martxoaren 2tik ekainaren 20ra, ordea, erabat itxita izango da ibai ondoko pasoa. Horrela, Goiko kaleko 5. zenbakiaren azpiko pasabidean dauden saltokietara eta bulegoetara joan behar dutenek Goiko kaletik sartu beharko dute bertara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide