Jai Karnabal arratsaldeko zezenaren irteera eta aurreko uneak zuzenean emango ditu Urola Kostako Hitzak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 21a

Urolako Komunikazio Taldeak zuzeneko emanaldia egingo du Elegante Egun arratsaldean, Erdikaletik. Zezenaren irteeraren eta horren aurreko giroaren irudiak emango dituzte Urola Kostako Hitzak, Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak 'streaming' bidez. 16:15ean hasiko da zuzeneko saioa, eta zezenaren irteerarekin bukatuko da, 16:30 pasatxoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide