Jende ugari, Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren karnabaletako kontzertuan

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 16a

Inauteri giroan murgiltzeko, karnabaletako kontzertua eskaini dute Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Karnabaletako hainbat abesti eskaini dute zuzenean, Unai Frantzesena bandako zuzendariaren gidaritzapean. Hain justu, Jose Mari Altunak, Jose Luis Frantzesenak nahiz Borja Izagirrek moldatutako abestiak jo dituzte. Ohi bezala, zuzenekoak iraun duen bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko karnabaletan atera zituzten argazkiak ikusi ahal izan dira agertokiko pantailan. Jendetza bertaratu da emanaldira.

Hona hemen kontzertuko irudiak:

[flickr_set id="72157713131704533"]

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide