Zortzi urtez Azpeitiko Janari Bankuan egindako lana aitortu die udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 12a

Azpeitiko Janari Bankuak zortzi urte bete ditu. Bertan boluntario jardun duten zortzi herritarri aitortza egin dio Azpeitiko Udalak.

Zortzi urte pasatu dira Azpeitiko Janari Bankua martxan jarri zutenetik. Zortzi herritarrek sorreratik, eta orain dela hilabete batzuek arte, Janari Bankuan jardun dute boluntario. Orain, Azpeitiko Udalak urte hauetan guztietan egin duten lana aitortu eta eskertu die. "Denbora gero eta preziatuagoa den gizarte honetan, okerren pasatzen ari direnei zuen laguntza eskaintzeko denbora hartzea eskertu nahi dizuegu. Eskerrik asko, beharra zutenei lagunduz, Azpeitia hobeagoa egiteagatik", azaldu die aitortza ekitaldian Nagore Alkorta Azpeitiko Alkateak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide