Jende ugari elkartu da Azpeitiko Emakumeen Txokoan, Rina Cabezaren hitzaldia entzutera

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 6a

Rina Cabeza azkoitiarrak transexualitateari buruzko hitzaldia eman zuen atzo, asteazkena, Azpeitiko Emakumeen Txokoan, eta jende ugari bertaratu zen saiora. Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat izenburupean eskaini zuen solasaldia, eta besteak beste, transexualitateak Euskal Herrian nahiz Espainian bizi duen egoera, transexualitate prozesuen nondik norakoak nahiz legedia izan zituen hizpide Cabezak. Bere bizipenetatik abiatuta, kontakizun pertsonala egin zuen.

Joan zen maiatzean Cabezari elkarrizketa egin zion UROLA KOSTAKO HITZAk. Cabezak 13 urterekin esan zuen lehenengoz neska izan nahi zuela, eta haren arabera, "izugarrizko askapena" izan zen benetan nor zen esatea. 15 urterekin, berriz, hormonak hartzeko prozesua hasi zuen. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa osoa.

Hona hemen solasaldiko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide