Mezarekin eta hamaiketakoarekin, datorren urtera arte agurtu dituzte festak Matxinbentan

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 5a

Santa Ageda festetan murgilduta izan dira egunotan Matxinbentan, eta auzotarrek bukaera ezin hobea eman diete gaur jaiei. Hain zuzen ere, meza izan da elizan 11:00etan, eta ondoren, hamaiketakoa egin dute jubilatuek tabernan. Eguraldi ederrak lagunduta, giro paregabea nagusitu da Matxinbentan.

Bestalde, urtero bezala, bertako produktuekin osatutako otarre bat zozkatu dute jaietan. 939 izan da zenbaki saritua, eta zenbaki horren jabea agertzen ez baldin bada, ordezkoari emango diote saria; 9.921 da ordezko zenbakia.

Hona hemen gaur Matxinbentan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide