Azpeitiko Jabetze Eskoletako hainbat ikastarotan izena emateko epea luzatu egin dute

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 4a

Azpeitiko Emakumeen Jabetze Eskolen barruan antolatutako hainbat ikastarotan izena emateko epea luzatu egin dute, oraindik plaza batzuk libre daudelako. Hausnarketa feministak ikastaroa eta boxeo ikastaroa, aldiz, bete egin dira, eta horietan ezin da izenik eman.

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak hainbat ikastaro antolatu ditu Emakumeen Txokoko Jabetze Eskoletan, otsailetik ekainera bitartean. Ikastaroetan izena emateko epea bukatu da, baina saio batzuetarako azken plazak libre gelditu dira; kasu horietan izena emateko epea luzatu egin dute. Izena emateko Azpeitiko Emakumeen Txokora jo beharko da, 688 75 10 00 telefono zenbakira deitu edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi.

Jabetze Eskolen barruan antolatutako ikastaroetatik bi bete egin dira eta horietan izena emateko epea itxita dago. Hausnarketa feministak ikastaroa da jendez osatu denetako bat, eta boxeo ikastaroa —bi talde sortu dira— bestea.

Ondorengo ikastaroetan dago izena emateko epea zabalik:

- Dantza afrikarrak. Ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara. Izena eman daiteke otsailaren 5era arte.

- Zoru belbikoa lantzen. Ostiraletan, 10:30etik 12:00etara. Otsailaren 6ra bitartean eman daiteke izena.

- Nire emozioak paper eta tela gainean marrazten. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Otsailaren 7ra dago izen-ematea zabalik.

- M8 eta gero zer?. Otsailaren 14an (17:00-20:00) eta 15ean (10:00-13:00). Izena otsailaren 7ra arte eman daiteke.

- Genero indarkeria. Martxoaren 27an (17:00-20:00) eta 28an (10:00-13:00). Martxoaren 20ra arte eman daiteke izena.

- Menopausia: hausnarketarako unea. Martxoaren 31n hasita, astearteetan, 18:30etik 20:00etara. Martxoaren 24a bitartera arte eman daiteke izena.

- Mikroestanpa tailerra. Apirilaren 25ean, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17.30era. Apirilaren 17ra bitartean egongo da izena ematea zabalik.

Urte guztian eman daiteke izena ondorengo bi ikastaro hauetan: Empalabramiento (astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00-12:00) eta haurdun daudenentzat yoga (astelehenetan, 18:30-20:00)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide