Kbeat Banden kontzertuak jendez bete du Sanagustin

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 3a

Kbeat ahots taldeak Azpeitiko Udal Musika Bandako hainbat musikarik lagunduta kontzertua eman zuen igande arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Askotariko artisten eta musika estiloen bertsioekin osatutako emanaldiak harrera beroa izan zuen, ikus-entzulez bete baitzen kulturgunea, herriko abeslariek eta musikariek eskaintzeko zutena adi jarraitzeko prest. Kantutik kantura jasotakoak borobiltzeko, txalo zaparrada jaso zuten bukaeran kantariek eta musikariek.

Kulturaz kooperatibak sareetara igo dituen argazki batzuk ikus daitezke bilduma honetan. Kulturazen bilduma osoa, berriz, lotura honetan ikus daiteke:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide