'Iruña-Veleia auziaz' ariko da bihar Juan Martin Elexpuru Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 3a

Gaur hasiko da Iruña-Veleia auziko epaiketa, eta gai horren inguruko solasaldia antolatu du biharko Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak. Azpeitiko Basazabal jauregian izango da saioa, 19:00etan hasita.

Gaur hasiko da Iruña-Veleia auziko epaiketa, Arabako Auzitegiko 1. Zigor aretoan. Hori dela eta, Iruña-Veleia auziko gertakariak argitzeko helburuarekin, hitzaldia antolatu du Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak. Bihar, asteartea, izango da solasaldia, Basazabal jauregian. Gaian aditua den Juan Martin Elexpuru ariko da hizlari lanetan, eta 19:00etan hasiko da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide