'Katalunia bidegurutzean' solasaldia izango da astelehenean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 31a, 15:05

Begotxu Olaizola ANC Euskal Herriako kideak eta Carles Gorbs kazetari katalanak parte hartuko dute hitzaldian. 19:00etan hasiko da saioa, eta Kataluniako egungo egoeratik abiatuta, epe labur-ertaineko etorkizun politikoa aurreikusten saiatuko dira.

Kataluniako prozesu subiranistaren inguruko argazkiekin osatutako Hautetsontzien matxinada izeneko erakusketa ikusgai dago egunotan Betharram aretoan. Datorren astelehenean, otsailaren 3an, kenduko dute erakusketa, eta egitasmoari amaiera emateko, hitzaldia izango da egun horretan bertan. Katalunia bidegurutzean izenburupean, hitzaldia eta eztabaida izango dira Basazabal jauregian, 19:00etan hasita.

Begotxu Olaizola ANC Euskal Herriako kideak eta Carles Gorbs kazetari katalanak parte hartuko dute solasaladian. Kataluniako egungo egoeratik abiatuta, epe labur-ertaineko etorkizun politikoa aurreikusten saiatuko dira. Hitzaldia Azpeitiko Gure Eskuk, ICECek, ANC Euskal Herriak eta Naziogintza taldeak antolatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide