Iritsi da urtarrilaren 30a, eta hasi dituzte gaurko deitutako greba orokorreko mobilizazioak Azkoitian eta Azpeitian. Goizean goiz egin dute gaurko lehen ekintza; hain zuzen ere, auto karabana egin dute bi herri horien artean. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du grebara, eta deialdiak eragina izango du Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat enpresatan, ikastetxetan eta zenbait zerbitzutan. Bi herrietan egun osoko egitaraua prestatu dute.
Hona hemen auto karabanako irudiak: