Gaur, larunbata, Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren kanporaketa jokatu dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eta Azkoitiko Dean tabernan.
Azpeitian, Sebastian Aizpuruak eta Xanti Salegik osatutako bikotea izan da garailea; azpitxapeldunak, aldiz, Ana Pilar Egiguren eta Inmaculada Agirre izan dira. Hirugarren postuan, Aitor Muñoz eta Igor Aranguren sailkatu dira, eta laugarrengoan, Jon Ibarzabal eta Iñigo Aranbarri. Azkoitian, aldiz, Jon Markinak eta Diego Corralesek osatutako bikoteak irabazi du Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako Azkoitiko kanporaketa. Bikote irabazleak Zakela tabernako afaria irabazi du, eta parte-hartzaile guztiek Dean tabernak emandako ardo botila bat ere jaso dute.
Azpeitian lehen postuetan sailkatu diren bi bikoteak, eta Azkoitiko bikote irabazlea, otsailaren 29an Seguran (Gipuzkoa) egingo den Gipuzkoako kanporaketan izango dira. Lehia horretan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak eta abar banatuko dituzte. Gainera, Euskal Herriko finalera sailkatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Euskal Herriko finala martxoaren 14an izango da, Zigoitian (Araba).
Hona hemen bi kanporaketetako argazki bilduma: