Azpeitiko Baserriko Ollaxkue Labien taldearen '113 bala' kantua, bideoan

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 22a

https://www.youtube.com/watch?v=8oAS-BuYABc&feature=emb_logo

Baserriko Ollaxkue Labien taldeak kontzertua eman zuen joan den larunbatean Sanagustin kulturgunean. 113 bala diskoa aurkeztu zuen Azpeitiko taldeak zuzenean, eta ohi duten moduan, punk doinuak taularatu zituzten. Diskoaren izen bereko kantua grabatu zuen Kulturaz kooperatibak emanaldian, Uztarriarekin eta Urola Kostako Hitzarekin elkarlanean osatzen duten Mikrouhinak bideo sortarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide