Azpeitiarrek agurtu dituzte sansebastianak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 21a

Bandera jaistearekin batera bukatu dira 2020ko sansebastianak. Atzo, San Sebastian eguna, udaletxeko erlojuan 23:15ak pasatxo zirela abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsierako danborradan parte hartu zuten sei taldeak: Basazabal, Ziripot, Landeta Egizale, Alkartasuna, Oilagorra eta Loiolabide Zahar. Danborra joaz ohiko ibilbidea egin ostean, plazan bukatu zuten ibilbidea. Gauerdian jaitsi zuten bandera, San Sebastian Martxaren doinuekin batera. Horren ostean danborradako beste hainbat abesti ere jo zituzten plazan elkartutako danbor-jotzaileek, eta festak jai giroan agurtu zituzten San Sebastian jaiak, hurrengo urtera arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide