12.000 euro utzi ditu Azpeitian Gure Eskuren Tripontziak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 20a

24628 zenbakiari egokitu zaio Tripontziaren bigarren saria, eta zenbaki horren serie osoa –zortzi txartel edo boleto– Azpeitian saldu zen. Txartel bakoitzak 1.500 euroko saria du.

Gaur egin du Gure Eskuk aurtengo Tripontziaren zozketa, eta bigarren saria Azpeitian saldutako 24628 zenbakiari egokitu zaio. Zenbaki horren serie osoa –zortzi txartel edo boleto– saldu ziren Azpeitian; horrenbestez, denera 12.000 euro utzi ditu Tripontziak Azpeitian, eta zenbaki saridunaren txartel bakoitzaren jabeak 1.500 euro eskuratuko ditu.

Deustun (Bizkaia) saldutakoa da zozketaren sari nagusia eta lehen saria banatu duen zenbakia (08121), eta Donostiara joan da hirugarren saria (17541 zenbakia).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide