Danbor hotsekin hasi dute San Sebastian eguna Azpeitian

Nerea Uranga 2020ko urtarrilaren 20a

Hotz galantari aurre eginez egin dituzte San Sebastian eguneko goizeko ekitaldiak gaur, Azpeitian. Ardo Zaleak eta Gure Ametsa elkarteetako danbor taldeak, Izarraitz txistulari taldekoak, Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroak eta Azpeitiko Musika Banda izan dira goiztiarrenak kalea girotzen. Bi danbor taldeek ohiko ibilbidea egin dute herriko kaleetan. Segidan, Udabaltzako kideekin batera, udaletxetik irten eta  Sebastian Donearen parrokiarako bidea egin dute. Gero, San Sebastianen irudiarekin parrokiatik irten eta Alde Zaharreko kaleetan prozesioa egin dute. Jarraian, parrokiaren barruan, Ardo Zaleak eta Gure Ametsa danbor taldeek eta Musika Bandak San Sebastin martxa jo dute. Martxa bukatu ostean hasi da meza nagusia, Julian Barrenetxea abesbatzak abestuta eta Ignacio Arakistain organo jole dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide