Azpeitiko helduen danborradaren zuzeneko saio berezia, bideoan

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 20a

Urolako Komunikazio Taldeko hiru hedabidek –Uztarriak, Erlo Telebistak eta UROLA KOSTAKO HITZAk– Azpeitiko San Sebastian bezperako helduen danborradaren zuzeneko emanaldia eta saio berezia eman zituzten atzo gauean, 22:00etan hasi eta 12:30 aldera bukatu zen etenik gabeko saioan. Bideo honetan, Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek udaletxetik gidatu zuten saio berezia ikus daiteke, osorik, aurkezleen eta gonbidatu berezien hitzak eta azalpenak danborradaren plazako eta Erdikaleko irudiekin eta doinuekin tartekatuta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide