Azpeitiko helduen danborradako zuzendari berriak ere, prest

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 16a

Asteartean egin zuten helduek danborradarako aurreneko entsegua, eta saioaren ondoren hiru talde berrietako zuzendariekin eta beste bi taldetako zuzendari berriekin elkartu ziren 'Uztarria', Erlo Telebista eta Urola Kostako HITZA. Iskander Etxezabal izango da Izarraitzpe taldeko zuzendaria, Jokin Iriondo Inpernue taldekoa, Aitor Zubizarreta Ilunpekoa, Nora Alberdi Mendizaleetakoa eta Antonio Gallarin Ziripotekoa. Bost lagun horiekin osatutako bideoa da honako hau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide