Azpeitiko Añota sagardotegian hasi dute txotx sasoi berria

Nerea Uranga 2020ko urtarrilaren 11

Urtarrilarekin batera hasi da sagardotegietako sasoia. Esaterako, atzo zabaldu zuten txotx denboraldi berria Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota sagardotegian. Jendetza bertaratu zen irekiera ekitaldira. Festa giroan hasi zuten sagardo berriaren denboraldia, eta Añotako lehen upela zabaltzeko ekitaldian Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek nahiz Elustondo anai-arrebak trikitilariek parte hartu zuten. Aurtengo sagardoari lehen tragoa eman ondoren, 200 lagun bildu zen afaltzeko sagardotegian. Afalondoan, Elustondo anai-arrebekin erromeria giroan segitu zuen jaiak Añotan.

Urola Kostako gainontzeko sagardotegietan ere egunotan irekiko dituzte upelak; esaterako, Aiako Satxota sagardotegian gaur zabalduko dute txotx sasoia, 20:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide