Plazatarrak egitasmoko hurrengo saioa urtarrilaren 17an egingo dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 10a

Herri kirolak egingo dituzte aurtengo Plazatarrak egitasmoko lehen saioan, urtarrilaren 17an. HHko 5. mailatik LHko 6. mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izango da. Parte hartzeko izena urtarrilaren 16rako eman behar da.

Azpeitiko Plazatarrak egitasmoaren aurtengo lehenengo saioa egingo dute urtarrilaren 17an, ostirala, 17:30etik 19:00etara, herriko plazan. Herri kirolak egingo dituzte saio horretan. Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrentzako saioa izango da. Hala ere, ezinbestekoa izango da izena ematen duten lau umeko guraso edo arduradun batek ere izena ematea, eta arduradun horiek ere parte hartzea ekintzan.

Plazatarrak egitasmoak antolatutako saioan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, horretarako epea urtarrilaren 16ra artekoa da. Izena emateko: Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekak, Gazte Informazio Bulegoa (GIB), 943-15 71 60 telefono zenbakira deituta edota gib@azpeitia.eus helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide