Azpeitian San Sebastian eguneko haurren danborradan irten behar duten zuzendari txikiek hasi dituzte entseguak. Gabonetako oporraldian egin zituzten aurreneko saioak eta gaur arratsaldean ere aritu dira danborradako piezak prestatzen. Azpeitiko Udal Musika Bandaren egoitzan, Soreasun, jardun dute zuzendari txikiek lanean Unai Frantsesena herriko musika bandako zuzendaria gidari dutela.