Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 18an Azpeitiko Ekoetxean

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 7a

4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 18an, Azpeitiko Ekoetxean. Ixabel Agirresarobek gidatuko du saioa, doakoa izango da eta interesatuek urtarrilaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 943-812 448 telefonora deituta.

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. (Kulturklik)

Azpeitiko Ekoetxean antolatzen diren familia ekintzen barruan, Ixabel Agirresarboek ipuin kontaketa saioa eskainiko du urtarrilaren 18an, Ekoetxean, eta zabalik dago bertan izena emateko epea. Saioan interesa dutenek, hilaren 16a baino lehen eman beharko dute izena 943-812 448 telefonora deituta. 4 eta 10 urte bitarteko haur eta gaztetxoei nahiz haien familiei zuzenduta egongo da saioa; 17:00etan hasiko da kontaketa, eta doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide