Berrehundik gora gaztetxo elkartu dira Azpeitian, ISBren Gabonetako topaketetan

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 6a

Atzo, igandea, amaitu ziren Iraurgi saskibaloi klubak antolatutako Gabonetako Saskibaloi Topaketak. Zapatu goizean hasi ziren jardunaldiak, eta atzo amaitu zituzten. Egunotan Euskal Herriko hainbat lekutatik iritsitako eta 2009. urtean jaiotako 200 neska-mutil inguru elkartu da Azpeitian, saskibaloiaren bueltan. Nesken hamar taldek eta mutilen zazpi taldek parte hartu dute ISBren Gabonetako topaketetan, eta Azpeitiko Udal Kiroldegian nahiz Urola Ikastolan jokatu dituzte jardunaldiaren barruko partidak. Parte-hartzaileen artean izan dira, besteak beste, ISBko neska-mutilak, Ordizia, Taribako, Easo, Zast Zarautz, Bera Bera eta Aresko. 

(Argazkiak: ISB)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide