Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzaren eta Azketa ahots taldearen kontzertua, 'Mikrouhinak' sortaren bideo berrian

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 3a

https://youtu.be/hKW6cnc0zSQ

Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azketa ahots taldeak Gabon giroan murgildutako kontzertua eman zuten joan den abenduaren 29an, Sanagustin kulturgunean. 13:00etan hasi zen emanaldia, eta kantu ugari abestu zituzten bi abesbatzek elkarrekin. Hator hator kantatu zutenean hartutako bideoa da honakoa; Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta UROLA KOSTAKO HITZAk elkarlanean osatu dute Mikrouhinak bideo sortarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide