Igor Agirrebeñak Espainiako Autokros Txapelketaren sarietako bat irabazi du

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 2a

Hirugarren Mailaren barruko 1.600cc ataleko txapela jantzi du pilotu azpeitiarrak. Joan den abenduaren 13an jaso zuen saria Madrilen, Espainiako Automobilismo Federazioaren Txapeldunen Galaren barruan.

Igor Agirrebeña Barrenolak 2019ko Espainiako Autokros Txapelketaren txapeletako bat jantzi du. Hain zuzen ere, Hirugarren Mailaren barruan jokatu duten 1.600 zentimetro kubikoko sariketaren txapela da Azpeitiko pilotuak bereganatu duena. Zortzi lasterketak osatu zuten iazko Espainiako Autokros Txapelketa.

Joan den abenduaren 13an jaso zuen saria Agirrebeñak Madrilen, Espainiako Automobilismo Federazioaren Txapeldunen Galaren barruan. Han ateratakoa da goiko argazkia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide