Olatz Alkortaren 'Estanpazioak' erakusketa ikusgai dago Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 27a

Urtarrilaren 6ra bitartean egongo da ikusgai Olatz Alkorta azpeitiarraren 'Estanpazioak' erakusketa Sanagustin kulturgunean. Besteak beste, kamisetak, poltsak eta irudiak jarri ditu azpeitiarrak erakusketan.

Olatz Alkortak 'Estanpazioak' erakusketa zabaldu du. (Kulturaz)

Olatz Alkorta artista azpeitiarrak Estanpazioak erakusketa zabaldu du Sanagustin kulturgunean, eta urtarrilaren 6ra bitartean haren lanak ikusteko aukera izango da bertan. Besteak beste, estanpazio teknikak erabiliz egindako kamisetak, poltsak eta irudiak ikusteko aukera izango da Sanagustinen. Horrez gain, Alkortaren lanak erosteko aukera ere izango da; horretarako, interesatuek kulturguneko barran eskatu ahalko dute informazio gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide