Gabon egunez zabalduko dute Azpeitiko parrokiako Jaiotza

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 23a

Urtarrilaren 6ra arte egunero zabalduko dute, arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara. Egun horietan elizkizunen bat suertatuko balitz, Jaiotza ez da martxan izango ordu tarte horretan. Igande goizetan ere irekiko dute, 11:30etik 13:30era bitartean.

Etzi, Gabon egunez, zabalduko dute Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako Jaiotza. Azken asteetan aritu da hainbat boluntario jaiotza prestatzen, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai. Arratsaldeetan irekiko dute; hain zuzen ere, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Dena den, egun horietan elizkizunik balego, Jaiotza ez da martxan izango ordu tarte horretan. Igande goizetan ere irekiko dute, 11:30etik 13:30era bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide