Arantxa Larrañaga da Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunaren lehendakari berria

Urola Kostako Hitza 2019ko abe. 16a, 12:14

Azken zortzi urteetan Lagun Onak mendi bazkunako lehendakari izan den Aitor Unanuek kargua utzi du, eta Arantxa Larrañagak hartu du haren lekukoa.

Joan den ostiralean, abenduak 13, Santa Lutzia egunez, egin zuen Lagun Onak mendi bazkunak elkartearen urteroko batzar nagusia. Bertan gai zerrendako puntu guztiak jorratu eta aho batez onartu zituzten.

Aurtengo gai zerrendako puntuetako bat batzorde aldaketari dagokiona izan da, azken zortzi urteetan lehendakari izan den Aitor Unanuek kargua utzi baitzuen. Aurrez inolako hautagaitzarik aurkeztu ez zenez, aurreko batzordeak Arantxa Larrañaga Maiz proposatu zuen lehendakari posturako. Batzarrean aho batez onartu zen proposamena, eta beraz, Larrañaga izango da aurrerantzean Lagun Onak MBren lehendakaria.

Batzarraren ondoren egin zuten afariarekin eman zuten amaitutzat 2019ko abenduan egin duten Mendi Astea.

Honako lotura honetan ikus daitezke batzarreko eta afariko argazkiak: https://flic.kr/s/aHsmK43PKw.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide