UROLA KOSTAKO HITZAren Azpeitiko bulegoaren kokalekua aldatu da. Orain arte Perez Arregi plazan izan da komunikabidearen erredakzioa, baina gaurtik aurrera, Dinamoan kokatuko da; Azpeitiko Udalak utzi dio gunea hedabideari. Dinamoa sormen gunearen lehen solairuan aurkituko dute herritarrek UROLA KOSTAKO HITZA aurrerantzean, edozer zalantza edo behar izanez gero. UROLA KOSTAKO HITZArekin batera, Uztarria ere bulego berean kokatuko da aurrerantzean.