Festan murgilduta jarraitzen dute Azpeitiko Elosiaga auzoan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 14a

Atzo, zapatua, Santa Luzia egunean hasi zituzten Azpeitiko Elosiaga auzoan festak. Goizean, suziri eta kanpai hotsekin hasi ziren ohi bezala jaiak eta ondoren meza izan zen Santa Luzia elizan. Ondoren, eta Añota sagardotegian egindako hamaiketakoaren tartean Lidia eta Itzeder trikitilariek alaitu zuten giroa; 50 lagun inguru elkartu da bertan.

Gaur, berriz ere, suziri hotsekin esnatu da eguna Elosiaga auzoan. Itzeder eta Lidia trikitilariek girotu dute auzoa, eta pilota partidak zein herri kirol jaialdiak egin dituzte. Ondoren, Añota sagardotegian egin dute auzo bazkaria. Arratsaldean ere izango da ekitaldirik. Magoen emanaldia egingo dute auzoan. Bihar, abenduak 15, amaituko dira jaiak Elosiagan. Kantu zaharren bazkaria egingo dute, Añotan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide