32 hautagairen artean banatuko dituzte 2019ko Azpeitiko Kirol Sariak

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 12a

Zapatu eguerdian izango da Kirol Sariak banatzeko ekitaldia. Udalak eta Kirol Mahaiak izendatutako epaimahaiaren eta herritarren botoekin hautatu dituzte irabazleak.

2019ko Azpeitiko kirolaririk onenak izendatzeko ekitaldia egingo dute zapatuan, 12:00etatik aurrera, Basazabal jauregian; Azpeitiko Udalak eta Kirol Mahaiak elkarlanean antolatu dute aurten ere sari banaketa.

Aurten, 32 herritarrekin osatu dute hautagaien zerrenda, iaz baino bat gehiagorekin. Hautagai guztiek jasoko dute oroigarria zapatuan. Udalak eta Kirol Mahaiak izendatutako epaimahaiaren erabakiarekin eta herritarren botoekin erabaki dituzte aurten ere Kirol Sarien irabazleak. Azaroaren 11tik 18ra bitartean izan zuten kirol elkarteek eta herritarrek kirolarien izenak proposatzeko aukera. Botoa emateko aukera, bestalde, azaroaren 20tik 27ra bitartean izan zuten, eta epaimahaiak joan zen astean hartu zuen erabakia; etzi jakinaraziko dute.Urteko Kirolaria izendapena eta Kirol Boluntario izendapena lortuko dituzte hautagaietako hiru lagunek.

Izenak eta taldeak

Emakumeen artean, 11 dira hautagaiak: Lagun Onak futbol taldeko Ohorezko infantil taldea, Arantzazu Araneta (Lagun-Artea eskuderia), Ainara Iturralde (Iraurgi saskibaloi taldea), Carmen Cordero (Garmendipe bolo taldea), Maria Sanchez (Kimura judo elkartea), Izarraitz igeri elkarteko juniorrak, Ainara Tena (Xeye atletismo taldea), Begoña Bereziartua (Lagun Onak mendi bazkuna), Alaia Juaristi (eskia eta roller eskia), Vanesa Cerrajero (atletimoa) eta Naroa Aranbarri (Lagun Onak txirrindulari taldea).

Gizonetan, berriz, hamahiru dira hautagaiak: Lagun Onak futbol taldeko lehen mailako jubenil taldea, Iokin Agirre (Lagun-Artea eskuderia), Julen Egiguren (Ilunpe pilota elkartea), Cesar Cristian (Xaputarrak xake kluba), Joseba Azpillaga (Iraurgi saskibaloi taldea), Rafael Zubeldia (Izarraitz igeri elkartea), Ibai Azpiazu (Xeye atletismo taldea), Aimar Zubizarreta (Kimura judo kluba), Jon Etxaniz (arrauna), Julen Lopetegi (triatloia), Angel Aizpuru (Lagun Onak mendi bazkuna), Oier Ibarguren (Lagun Onak txirrindulari elkartea) eta Joseba Ortega (atletismoa).

Hirugarren sarirako, Kirol Boluntarioenerako, zortzi dira hautagaiak: Amaia Goenaga (Kimura judo kluba), Alex Altolagirre (Ikasberri kirol elkartea), Ilunpe kirol elkarteko kideak, Ander Alonso (Xaputarrak xake taldea), Aitor Berasategi (Izarraitz igeri elkartea), Jose Luis Muñoz (Lagun Onak futbol taldea), Pedro Guerra eta Jose Inazio Arellano (Lagun Onak txirrindulari elkartea).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide