47 auto klasiko bildu dituzte Azkoitia eta Azpeitia arteko topaketan

Nerea Uranga 2019ko abenduaren 8a

Azkoitiko Ibilgailu Klasikoak, Axiri Clasic, Nuvolari eta Ralenti Zumaia taldeek eta Lagun Artea eskuderiak antolatuta, auto klasikoen eta historikoen topaketa egin dute Azkoitia eta Azpeitia bitartean gaur, igandea. Euskal Herriko auto klasikoen sei elkartek eta Eibarko Lambretta taldekoek parte hartu dute gaurko topaketan. 

Azpeitiko Loiola auzoko Kiruri jatetxearen aurreko aparkalekuan elkartu dira goizean autozaleak, eta Azkoitia eta Azpeitia artean ibilbidea egin dute. 47 auto klasiko eta historiko elkartu dira. Gero, 13:00etan, berriz bildu dira auto guztiak Loiolan, Kiruri jatetxearen aurreko aparkalekuan. Bazkaria egin dute Loiolako jatetxean eta Imanol Uria loiolatarra omendu dute. "Auto klasikoen zalea da bera, eta beti lagundu izan digu auto klasikoen topaketak antolatzen", azaldu dute topaketaren antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide