Abenduko Mendi Astea prest du Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunak. Abenduaren 10etik 13ra bitartean egingo dituzte asteko ekitaldiak. Mendiarekin lotutako hiru ikus-entzunezko eskainiko dituzte Lagun Onak mendi elkartearen egoitzan (Elizkalean). Lehen ikus-entzunezkoa 2018ko Joxe Takolo Beka irabazi zuen Drangnag-ri mendira egindako espedizioari buruzkoa izango da, Alberto Fernandezek eta Mikel Zabalzak egin zuten. Urteroko ohiturarekin jarraituz, batzar nagusiarekin bukatuko dituzte Mendi Asteko ekitaldiak Azpeitiko mendizaleek.
Mendi Asteko egitaraua:
- Abenduak 10, asteartea. Drangnag-ri, 2018ko Joxe Takolo Bekaren irabazlea. Alberto Fernandezekin eta Mikel Zabalzarekin. 21:00etan, Lagun Onak mendi bazkunaren egoitzan (Elizkalean).
- Abenduak 11, asteazkena. Mckinley mendia, Joxe Luis Eizagirrerekin. 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan (Elizkalean).
- Abenduak 12, osteguna. K2 mendia, Josema Casimiroren eskutik. 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan (Elizkalean).
- Abenduak 13, ostirala. Lagun Onak MBren batzar nagusia. 19:00etan, mendi elkartearen egoitzan (Elizkalean).