Joxe Mari Korta sarietako bat jaso du gaur arratsaldean Maria Angeles Amenabar azpeitiarrak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren eskutik. Zubiola Kooperatibaren kudeaketa arduraduna izan zen hemezortzi urtez Amenabar, eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak proposatuta jaso du saria. Beste hiru ere saritu dituzte ekitaldian: Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte eta Javier Roquero.
Urkulluk sarituak zoriondu ditu eta eskerrak eman dizkie beren ekarpenagatik: "Balioak, ezagutza eta konpromisoa biltzen dituzue. Sari hauek zuek egindako lanari aitortza dira, eta enpresaren funtzio ekonomikoa eta soziala azpimarratzen dituzte".