Alberdi eta Salegi azpeitiarrek irabazi dute Kluben arteko ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 17a

Ilunpeko pilotariek 22 eta 11 menderatu zituzten Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxo eta Urruzola, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Kluben arteko ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute Unai Alberdi eta Unai Salegi Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek atzo, zapatua, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Azpeitiarrek 22 eta 11 menderatu zituzten Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxo eta Urruzola. Hiru pilota partida jokatu zituzten Beotibarren, eta azkena izan zen azpeitiarrek jokatu zutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide