Istripua izan da Azpeitian, Loiolabideko saihesbidean

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 12a

Lur orotariko ibilgailu batek istripua izan du gaur, asteartea, 13:15 aldean, Loiolabideko saihesbidean. Autoa iraulita gelditu da errepidean, eta suhiltzaileek atera dute gidaria. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri azaldu dionez, emakumea ospitalera eraman dute arin zaurituta. Istripuaren unean ilara ikaragarriak sortu dira saihesbidean, baina dagoeneko ari da trafikoa bere onera itzultzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide