Igande goiz emankorra izan zen atzokoa Azpeitiko Ekoetxean. Jende ugari elkartu zen Ekoetxean, oihalezko poltsak pertsonalizatzeko tailerrean parte hartzeko. Margoak eta oihal pusketak baliatuta, bakoitzak bere poltsak eta motxilak pertsonalizatzeko aukera izan zuen, eta beheko argazkietan ikus daitezke tailerrak utzitako emaitzetako batzuk. Ekoetxeako arduradunen hitzetan, tailerrean parte hartu zutenak "ikaragarri saiatu" ziren, eta "emaitzak bikainak" izan ziren.
Hemen, Azpeitiko Ekoetxeak sare sozialetan atzoko tailerrarekin zabaldu duen irudi bilduma: