177 eskalatzailek parte hartu dute Azpeitian jokatutako Euskal Presoak Euskal Harrietara txapelketan

Nerea Uranga 2019ko azaroaren 10a

Azpeitiko Gaztetxeak eta Sokaitz eskalada taldeak antolatuta Euskal Presoak Euskal Harrietara XI. Boulder txapelketa herrikoia jokatu zuten atzo zapatua, goiz eta arratsaldez, Azpeitiko Gaztetxean. Kirola eta aldarria uztartu zituzten ekitaldian. Denera, 177 parte hartzaile izan ziren. Ikusmin handia sortu zuen txapelketak, eta egun osoan Gaztetxea jendez gainezka egon zen.

Txapelketaren aurreko edizioetan egin bezala, zailtasunaren arabera hiru maila desberdin izan zituen atzo jokatutako eskalada txapelketak: herrikoiak A, herrikoiak B eta Sateliteak.

Mailaz maila honakoak izan ziren irabazleak:

Herrikoiak A:
1. Hodei Galiñanes
2. Garazi Gurrutxaga
3. Alejandro Elena

Herrikoiak B:
1. Aimar Uson
2. Aritz Ezama
3. Jose ramon Vidaller

Sateliteak:
1. Martzel Bikario
2. Mikel Odriozola Plata
3. Iñaki Arantzamendi Antxoa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide