Txapelik ez Jon Alberdi pilotari azpeitiarrarentzat

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 9a

22 eta 15 galdu du Jon Ander Peñaren kontra, Lau eta Erdiko Promozio mailako txapelketaren finalean.

Jon Alberdi pilotariak ezin izan du txapela eskuratu Lau eta Erdiko Promozio mailan. Azpeitiarrak 22 eta 15 galdu du gaur arratsaldean Iruñeko Labriten, Jon Ander Peña tolosarraren kontra jokatu duen finalean.

Ederki ekin dio partidari Alberdik, eta ia beti aurretik ibili da lanerdietara arte. 11 eta 12koan jarri da azken aldiz aurretik markagailuan aurrelari azpeitiarra. Baina neurketak aurrera egin ahala indarra galtzen joan da, eta bigarren zatian nagusi izan da Peña. Tolosakoak hirugarren finala jarraian zuen gaurkoa kaiolako lehian Promozio mailan; hirugarrengo ahaleginean txapela jantzita, datorren urtean txapelketa nagusian jokatzeko txartela eskuratu du. Alberdik, berriz, profesionaletan lehen finala izan du gaurkoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide