Saninazioetako irabazien 7.000 euro banatu ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 9a

San Martin egunaren bueltan banatu ohi ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak saninazioetako zezenketekin ateratako etekinak, eta gaurko eguna aukeratu dute aurtengo zezenketen irabaziak banatzeko. Azken urteetan bezala, hiru erakunderen artean banatu dituzte zezenketen irabaziak, 7.000 euro guztira: Sierbetako mojek mila euro jaso dituzte, Caritasek 4.000 euro, eta Atzegik 2.000 euro.

Sierben komentuan egin dute irabaziak banatzeko ekitaldia, eta dohaintzan dirua jaso duten erakundeetako ordezkariek esker ona azaldu diete Zezenzale Batzordearen kideei, hitzez, eta kantuz ere bai, lekaimeen kasuan.

Hemen, eguerdian egin duten ekitaldiko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide