Bizilagunak egitasmoa egingo dute hilaren 17an, jatorri ezberdineko herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko

Maialen Etxaniz 2019ko azaroaren 1a

Bizilagunak egitasmoa Azpeitira iritsiko da aurten ere. Otordu baten bueltan, atorri desberdinetako herritarrak batzea eta elkar hobeto ezagutzeko zubiak eraikitzea helburu duen proiektua da Bizilagunak, eta bertan parte hartzeko izen-ematea azaroaren 11n itxiko da. Iaz Bizilagunak proiektuan parte hartu zuten zenbait herritarrek beren esperientziak kontatu dituzte.

https://www.youtube.com/watch?v=Dt5ybbADLeI

2012an jarri zuen martxan SOS Arrazakeria elkarteak jatorri desberdinetako herritarrak batzea eta elkar hobeto ezagutzeko zubiak eraikitzea helburu duen egitasmoa. Euskal Herriko hainbat hiriburutan eta herritan, urtean behin, mahaiaren bueltan elkartzen dira herri bereko jatorri desberdinetako familiak eta lagunak, bazkaltzeko. Azaroaren 17a, igandea, aukeratu dute aurten Bizilagunaken barruko topaketa horiek egiteko.

Izen-ematea, zabalik

Egitasmoan parte hartu nahi duten herritarrek azaroaren 11ra arte eman dezakete izena, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegora joanda, 943-15 71 92 telefono zenbakira deituta edo ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatzita. Edozein familiak parte har dezake, baita norbanakoek edota lagun taldeek ere.

Azaroaren 17an, bazkari bakoitzean, bertako familia bat eta familia etorkin bat elkartuko dira. Iaz Bizilagunak egitasmoan parte hartu zuten herritarrak dira Maite Azpiazu, Inaxita Bereziartua eta Hetra Boudjemaa. Beren esperientziak elkarbanatu dituzte Uztarriarekin bideo honetan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide