Lurrun trenen aurtengo ohiko zerbitzuak agurtuko dituzte asteburuan Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 30a

Ostiraletik igandera bitartean, lau irteera egingo ditu trenak museotik Lasaora joan-etorrian, ostiralean eta igandean bana, eta zapatuan bi.

Ohikoa duenez, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak Santu Guztien egunaren jai zubiarekin batera agurtuko du aurten ere lurrun trenaren ohiko zerbitzuen egutegia. Horrela, datorren ostiraletik igandera ibiliko dira ohiko zerbitzuaren barruko trenak museoa eta Lasao lotzen dituen ibilbidean.

Guztira, lurrun trenaren lau irteera prestatu dituzte datorren asteburu luzerako. Ostiralean eta igandean irteera bana egingo du trenak, eta bi egunetan 12:30ean aterako da museotik; zapatuan, berriz, bi irteera egingo ditu, lehendabizikoa 12:30ean eta bigarrena 18:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide