Atzo, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdeneko azken bigarren saioa jokatu zuten Soreasun antzokian, eta leporaino bete zen aretoa. Oihana Iguaran izan zen saioko irabazlea, 485,50 punturekin; bigarren postuan, Iñigo Mantzizidor zarauztarra sailkatu zen 484 punturekin; eta hirugarren postuan, Nerea Elustondo 476.50 punturekin. Datorren zapatuan, Azkoitian izango da txapelketaren azken final-laurdena, eta orduan jakingo da zein bertsolari pasatuko diren finalerdietara.
Hona hemen gaurko saioko sailkapen osoa eta bertsolari bakoitzaren puntuak:
Hona hemen Azpeitiko saioko argazki bilduma: (Bertsozale.eus)